2017-02-10

SARE MENTALAK

Zer dira mapa mentalak?

Ideiak egituratzeko euskarriak dira.
Ideien adierazpen grafikoak dira.


Zertarako erabiltzen dira?
1.- Ideiak finkatzeko


2.- Ideiak sortzeko



3.- Beste pertsonekin komunikatzeko



4- Nola erabiltzen dira?

Garuna bere osotasunean erabiltzea dute helburu, hori dela eta, hitzak, ikurrak, grafikoak, marrazkiak, koloreak… erabiliko ditugu.
Prozedura
Gai nagusia edo zentrala idatzi eta marrazki edo irudi batekin adierazi.
Inguruko marrak (konektoreak) marraztu non gai nagusiarekin zerikusia duten hitzak (hitz gakoak) idatziko ditugun.
Konektoreek ideiak lotzen dituztenez, hoberena, konektore bakoitzak bere kolore propioa, irudia… izatea.
Sortu diren ideia berrietatik beste konektoreak eta, jakina, beste ideia berriak sortuko dira.
Sormena erabili eta, batez ere, gozatu egiterakoan.
Mapa aztertu eta errepikatzen diren ideiak kendu, sinplifikatu, zuzendu…
Funtzionamendua
Mapa mental guztiek ideia nagusi bat dute erdian eta bertatik, konektoreen bidez, beste ideiak ateratzen dira.
Ahal dela, ideia guztiak zuek marraztutako irudi batekin adierazi.
Mapa mentala hasteko, ideia jasa bat egin dezakezu. Ideia batek beste ideia bat dakar.
Ideiak antolatzeko kooreek laguntzen dute. Adibidez, lehen mailako ideiak kolore batez, bigarren mailakoak beste batez…, edo, ideia bakoitzaren inguruan lotutako gainontzeko ideia guztiak kolore batez.
Abantailak
Erabilerrazak dira.
Ikaskuntza hobetzen dute.
Memorizazioan laguntzen dute.
Problemen ebazpenean laguntzen dute.