2017-05-18

MAILA TROFIKOAK






EKOSISTEMAKO EKOIZLEAK

Landareak elikagaiak sortzeaz arduratzen dira, eguzki-argia eta subtantzia hartuta.

Landareei EKOIZLE esaten zaie.

Ekosistema urtarretan, ALGAK dira ekoizleak. Asko mikroskopioak dira.


KONTSUMITZAILEAK

Animaliek ezin dute beren elikagaia sortu. Beste izaki bizidun batzuetatik lortu behar dute.

Animali hoiei KONTSUMITZAILE deitzen zaie.

- Animalia belarjaleak landarez elikatzen dira. Berlarjaleei LEHEN MAILAKO KONTSUMITZAILE esaten zaie.


- Animalia haragijale batzuk animalia belarjaleez elikatzne dira. Haragijale horiei BIGARREN MAILAKO KONTSUMITZAILE esaten zaie.


- Beste animalia haragijale batzuk, berriz, bigarren mailako kontsumitzaileez elikatzen dira. HIRUGARREN MAILAKO KONTSUMITZAILEAK dira.


Beste animalia batzuk ehizatzen eta jaten dituzten animalia haragijaleei HARRAPARI ere esaten zaie.

Beste kontsumitzaile mota bat SARRASKIJALE esaten zaie. (Putreak eta Intsektuak)

Beste kontsumitzaile mota bat PARASITOAK esaten zaie, beste izaki bizidun batzuetatik

hartzen dute elikagaia baina haiek hil gabe (Eltxoak).


DESKONPOSATZAILEAK

Bakterioak eta onddoak dira DESKONPOSATZAILEAK, izaki bizidunen hondarrak (bai
landareenak bai animalienak) erabat deskonposatzen dituzte, hondar horietan gordetako
gatz-mineralak lurrera itzultzen dira, eta lurra emankor mantentzen da.