2016-11-13

EUSKAL HERRIKO IBAIEN ISURIALDEAK

Euskal Herriko ibaiak bi isurialdetan banatzen dira. Mediterraneora doazenak luzeak eta zabalak dira eta emari irregularra dute. Kantaurira doazenak,aldiz, motzak, bortitzak eta emari erregularra dute .

Ebro da Euskal Herria zeharkatzen duten ibaien artean luzeena (910 km). Picos de Europako Mendietan sortzen da eta Mediterraneo itsasoan isurtzen du bere emaria. Bide horretan, hainbat kilometroz Euskal Herriko hegoaldeko muga da, Araba eta Nafarroan. Ibai handi guztien antzera, beste ibai eta errekek bertara isurtzen dituzte beren urak besteak beste, Zadorra, Ega eta Aragoi ibaiek. Azken hau da, Aragoi ibaia alegia, Euskal Herriko lurretan zehar ibilbide luzeena egiten duena: 192 kilometro. Esako urtegian jaio eta, Nafarroa Garaia zeharkatu ondoren, Ebro ibaira isurtzen ditu bere urak.