Klima Kontinentala.
Neguak luzeak, hotzak eta euri gutxikoak izaten dira. Elurra egiten du eta denbora luzez iraun gainera. Udak klima ozeaniarrean baino beroagoak izaten dira eta neguan baino euri gehixeago egiten du.
Lurralde hauetan itsasoaren eragina txikiagoa da eta lakuak izoztu egin daitezke.
Landaretza, tenperatura eta prezipitazioen arabera sortzen da.
Mendiko Klima.
Mendiko klima duten lurraldeek izaten dituzte tenperatura eta eguraldi aldaketarik handienak. Neguak oso hotzak izaten dira, udaberri arte irauten duten elurrez zuriturik.
Euriak ugariak dira eta urte guztian bantuak. Udan euri horiek ekaitz bihurtzen dira. Mendi altuetan landaretza oso urria da, mendi tontorrak gorri ageri dira, landarerik gabe.
Klima Subartikoa.
Klima honen berezitasun nagusia, bere negu gogorrak izaten dira. Elurra ugari eta izotza nonahi. Ibai eta itsasoak jelaturik egoten dira negu eta udaberrian.
Landaretza oso urria da klima subartikoko lurraldeetan.