2015-05-04

ONDDOAK

Perretxikoak,onddo pozoitsuak,lizuna,ugerrak… onddoak dira. Materia organikoen deskonposatzaile nagusiak dira.
Ez dira landareak,onddoek ezin dute fotosintesirik egin,eta,ondorioz,beste bizidun batzuengandik edo horien hondakinetatik lortzen dituzte mantenugaiak.Elikadura heterotrofoa dute,beraz.
Gizakion ikuspuntutik, onddo batzuk oso kaltegarriak dira:laboreak,elikagaiak, etxebizitzak. Arropak eta abar hondatzen dituzte. Aldiz, beste batzuk (legamiak, batez ere) ezinbestekoak dira zenbait elikagai eta edariak egiteko (ogia, gazta, ardoa,garagardoa). Antibiotiko eta sendagaiak sortzeko ere erabiltzen dira.
Onddoak mundu guztian zabalduta daude.
Esporak onddoen ugalketarako zelulak dira.