Nutrizio-funtzioa
Nutrizioaren bidez, izaki bizidunek bizitzeko behar dituzten energia eta
substantziak lortzen dituzte. Bi taldetan sailkatzen dira izaki
bizidunak:
Autotrofo. Izaki bizidun
autotrofoek behar dituzten substantzia organikoak sortzen dituzte,
adibidez, ura, gatz mineralak eta karbono dioxidoa erabiliz. Energia
eguzkiaren argitik lortzen dute, fotosintesia izeneko prozesuaren bidez.
Landareak, algak eta zenbait bakterio autotrofoak dira.
Heterotrofoa. Beste batzuek sortutako materia organikoa hartu behar dute; animaliak, onddoak eta mikroorganismo gehienak heterotrofoak dira.