2015-03-05

ALMIDOI BILA ELIKAGAIETAN

Helburuak:
Hainbat elikagaietan almidoirik ba ote dagoen zehaztea.
Saihodiak erabiltzen ikastea.

Materiala:
- Arroza
- Patata
- Saltxitxa
- Ogia
- Sagarra
- Baratxuria
- Azukrea
- Saihodiak
- Iodoa (Betadine)
 
Prozedura:
Lehenik eta behin, iodoaren disoluzio diluitua prestatuko dugu, 40 mililitro uretan Betadine tanta batzuk botaz. 
Bestalde, saihodi bakoitzean elikagai baten zati txiki bat ezarriko dugu urak estalita.
Ondoren, Iodo disoluzioaren tanta batzuk botako dizkiogu elikagai bakoitzari,azkenik, pixka bat nahastu eta gertatzen den erreakzioa aztertuko dugu.

Iodo disoluzioa bere horretan gelditzen bada elikagaiak almidoirik ez duen seinale, aldiz kolorea aldatzen badu, esate baterako urdin ilun edo morea bihurtzen bada, elikagaiak almidoia daukala esan nahi du.


Galdera:
- Nola jakin dezakegu harategian eman diguten hestebete bat kalitatezkoa den?
- Ondorengo elikagaiek almidoirik baduten esango zenuke? Oilaskoa, gailetak, goxokiak, madaria, makarroia, esnea, arrautza eta azenarioa.