Zenbaki hamartarrak batzeko, bata bestearen gainean jarri behar duzue, haietako komak lerrokatuta. Hau da, unitateak zutabe berean egongo dira. Koma hurrengo zutabean egongo da, eta hamarrenak, hurrengoan, eta abar. Ondoren, batuketak egin beharko dituzue, koma bere lekuan utziz.
Ikus dezagun adibide bat. Batuketa hau egingo dugu:
Zenbaki hamartarren arteko kenketa
Zenbaki hamartarren arteko kenketak egiteko, batuketarekin bezala jarri behar ditugu. Ondoren, kenketa egin behar dugu, koma bere lekuan utziz.
Baina kontuz!
Kenketa hasi aurretik, komaren eskuinean dauden hutsuneak bete beharko dituzue beharrezkoak diren zeroak jarriz, kenkizunak kentzaileak beste zifra hamartar izan ditzan.
Oraingoan ere, adibide batek gauzak argiago ikusten lagunduko digu. Kenketa hau egingo dugu: