2014-10-28

EUSKAL HERRIKO IBAIAK

4. EUSKAL HERRIKO IBAIAK.

• Ibaiak hiru zatitan banatzen dira:
1. Goi-ibilgua: Ibaiaren zatirik aldapatsuena eta estuena, ura abiadura handiz doa. Zati honetan higadura (gastatzearen ekintza eta ondorioa) ematen da.
2. Erdiko-ibilgua: Ibaia zabalagoa da, malda eta abiadura txikiagoa du. Zati honetan garraioa (leku batetik bestera gauzak eramatearen ekintza eta ondorioa) ematen da.
3. Behe-ibilgua: Ibaiaren zatirik zabalena, urak abiadura txikia du. Hemen jalkiera (sedimentazioa) (likido baten dauden materialak hondean metatu) ematen da.



• Pirineoetako adar nagusiak bi isurialdetan banatzen du Euskal Herria:
o Kantauri aldea:isurialde honetan Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa Behera eta Zuberoa praktikoki osoak eta Araba eta Nafarroako zati batzuk kokatzen dira. Hemengo ibaiak motzak eta emaritsuak dira,mendiak itsasotik oso hurbil daudelako. Higadura lan gogorra egiten dute, menditik jaitsi eta itsasora oso tarte laburrean heltzen baitira. Urte osoan dira emaritsuak euriei esker,eta ez dute agorraldi handirik izaten.
o Mediterranio aldea: Nafarroako eta Arabako zatirik handienak isuraldi honetan sartzen dira. Hemengo ibaiak bi multzotan banatzen dira:
 Pirinio aldekoak: Ibai hauek ez dira oso luzeak eta aldapa handia dute.Udaberrian, elurrak urtzean, emaritsuak dira, eta udan ur gutxi eraman ohi dute.
 Lautadetakoak: Ibai hauek aldiz, luzeagoak eta aldapa gutxikoak dira. Udaberrian eta udazkenean ur maila altuak izaten dituzte, eta udan agorraldiak.

txanela.net /ibaiko ibilguak

http://www.txanela.net/


http://paulaaneaitorjulenmaria.blogspot.com.es/2013/02/bidasoa-ibaia.html