-ALEICOM BI SALAM
Txikiak Handi proiektua dela eta Mendebaldeko Sahara ezagutzea izango da gure helburua. Batez ere, euren hizkuntza, HASANIA, ezagutzea.
Hango lurraldeko gazteekin harremanetan jarri baino lehen Sahara herrialdea ezagutu beharko genuke . Hemen duzue hainbat datu ezagutzen joateko.
Sahara edo Mendebaldeko Sahara, Afrikako lurraldea da eta Sahara basamortuaren mendebaldean kokatzen da.
Banatutako familiak eta etorkizuna
Bitartean, sahararrak banatuta bizi dira: batzuk Mendebaldeko Saharan, beste batzuk kanpalekuetan eta beste hainbat diasporan. Nahiz eta lurraldearen zati bat askatu, asko eta asko ez dira joan hara bizitzera kanpalekuetatik, herrialde osoa berreskuratzeko esperantzagrekin biz dira, eta orduan bueltatuko dira.
Aljeriako Tindouf eskualdean azken 30 urteotan 173.000 saharar bizi dira. Euren eskuz eta izerdiz eraikitako pezozko etxeetan eta haimetan. Derrigortutako egoera latzari gogortasun eta pazientzia handiz aurre eginez. Euren ohiturei leku eginez. Umorerik eta bizitzeko gogorik galdu gabe. Irribarrea aurpegitik kendu gabe eta etxeko atea zabalduz. Lasaitasunik galdu gabe. Eta batez ere, esperantzarik galdu gabe. Mendebaldeko Saharara itzultzea desio dute haur txikienetik hasi eta saharar zaharreneraino. Konbentzituta daude lortuko dutela. Eta lortzen dutenean banderari buelta emango diote: orain behean dagoen esperantzaren kolore berdea goian geldituko da eta goian dagoen beltza behean.
TINDUF-eko kanpamenduak
Errefuxiatuen kanpamentuak “ jaima-z” osatuta daude eta emeek osatzen dituzte, baina pertsona adintsuak ere badaude, Izan ere, gizonak 1991 aurretik desertuan borrokan ari ziren, eta 1991-tik aurrera, egoera militarren posizioa mantentzen dihardute.
Gaur egunerarte kanpamendu hauen bizirautea laguntza-internazionalaren menpe egon da.
Errefuxiatuen kanpamenduetan 160.000 pertsona bizi dira bataz beste. Kanpamenduetako biztanleria 4 “wilaya” edo probintzietan antolatzen dira, 20-690 kilometro bitarteko distantziak separatzen ditu: ( Aailin, Auserd, Smara, Djala eta Rabuni).
RASD-aren administraziopean dagoen tindufen hego ekialdeko lurraldeeetan kokatzen dira.
Wilaya bakoitza 6-7 herri edo “ daira”-tan banatzen da. Daiaretan 4 “hay” edo auzo desberdintzen dira, non zenbakidun kanpain-dendak lerrotan antolatuta azaltzen dira.
Emakumearen papera errefuxiatuen kanpamenduetan
Kanpamentuen eguneroko funtzionamendua emakumeen gain dago. Beraiek dira dairak eratu eta presiditzen dituztenak.
Saharako hizkuntza ofizialak arabea eta gaztelania dira. Hala ere, bada beste hizkuntza bat denok jakin eta erabiltzen dutena : HASANIA deitzen da , eta hain zuzen, gure proiektuaren helburu nagusia herrialde hau ezagutzearekin batera hizkuntza honen hainbat hitz eta esamolde ikastea izanen da.
Familia
Saharako emakume gehienek semeak beraien etxeetan izaten dituzte, emaginekin laguntzaz. Hau garraiobeen gabeziagatik gertatzen da batez ere.
Erditu eta zazpi egunetara umearen izena aukeratzeko festa bat antolatzen dute senitartekoek. Amonek errekarri batekin izen bakoitza idazten dute, eta amak begiak itxita izena aukeratzen du.
Familiak jaimetan bizi dira gehienbat, baina beste batzuek klimaren ondorioz, “arrautz-etxe” izeneko etxeetan bizi dira. Semeak ez dira senitartekotzat hartzen lehengo Ramadana egin ostearaino. Ezkontzak bi eratakoak izan daitezke: ezkontza pribatuak (lehendik jada ezkonduta egondako pertsonanagusien artekoa), eta ezkontza publikoa (gazteak lehendabizi ezkontzen direnean ematen da, 7 egun luzatzen den jaialdia ospatzen dutelarik).
Abegikortasuna
Arabiarren abegirkotasuna ere nabarmena da saharauiar herrialdean. Emakumeak beti janaria soberan prestatzen du bada ez bada auzoko edo lagunen bat etxean aurkezten zaien.
Tearena da beraien erritualien artean berezienetakoa. 3 txanda egiten dira, lehenengoa zaporea mingotza duena, bizitza beraren modukoa; bigarrena maitasuna bezala gozoa da, eta hirugarrenak zapore leuna dauka, heriotzaren antzera.