Nutrizioaren bidez, izaki bizidunek bizitzeko behar dituzten energia eta substantziak lortzen dituzte. Bi taldetan sailkatzen dira izaki bizidunak:
Autotrofo. Izaki bizidun autotrofoek behar dituzten substantzia organikoak sortzen dituzte, adibidez, ura, gatz mineralak eta karbono dioxidoa erabiliz. Energia eguzkiaren argitik lortzen dute, fotosintesia izeneko prozesuaren bidez. Landareak, algak eta zenbait bakterio autotrofoak dira.
Heterotrofoa. Beste batzuek sortutako materia organikoa hartu behar dute; animaliak, onddoak eta mikroorganismo gehienak heterotrofoak dira.
Zer da Autotrofo?
Izaki bizidun batek behar dituen substantzia organikoa sortzen duena.
Zer da Heterotrofo?
Beste batzuek sortutako materia organikoa hartzen duena.
<iframe widt- NUTRIZIO-FUNTZIOA - AUTOTROFOAK (Landareak)
(mantenugaiak lortzeko)
- HETEROTROFOAK (Animaliak eta Onddoak)
EKOSISTEMAKO EKOIZLEAK
Landareak elikagaiak sortzeaz arduratzen dira, eguzki-argia eta subtantzia hartuta.
Landareei EKOIZLE esaten zaie.
Ekosistema urtarretan, ALGAK dira ekoizleak. Asko mikroskopioak dira.
KONTSUMITZAILEAK
Animaliek ezin dute beren elikagaia sortu. Beste izaki bizidun batzuetatik Portu behar dute.
Animali hoiei KONTSUMITZAILE deitzen zaie.
- Animalia belarjaleak landarez elikatzen dira. Berlarjaleei LEHEN MAILAKO
KONTSUMITZAILE esaten zaie.
- Animalia haragijale batzuk animalia belarjaleez elikatzne dira. Haragijale horiei
BIGARREN MAILAKO KONTSUMITZAILE esaten zaie.
- Beste animalia haragijale batzuk, berriz, bigarren mailako kontsumitzaileez elikatzen
dira. HIRUGARREN MAILAKO KONTSUMITZAILEAK dira.
Beste animalia batzuk ehizatzen eta jaten dituzten animalia haragijaleei HARRAPARI ere
esaten zaie.
Beste kontsumitzaile mota bat SARRASKIJALE esaten zaie. (Putreak eta Intsektuak)
Beste kontsumitzailemota bat PARASITOAK esaten zaie, beste izaki bizidun batzuetatik
hartzen dute elikagaia baina haiek hil gabe (Eltxoak).
DESKONPOSATZAILEAK
Bakterioak eta onddoak dira DESKONPOSATZAILEAK, izaki bizidunen hondarrak (bai
landareenak bai animalienak) erabat deskonposatzen dituzte, hondar horietan gordetako
gatz-mineralak lurrera itzultzen dira, eta lurra emankor mantentzen da.