TRUFAK
(11 pertsonentzat)
OSAGAIAK:
250gr pasteleriko txokolate
4 goilarakada ur
50 gr gurin
80 gr esnegain freskoa
50 gr azukre txikitu
50 gr kakao hauts
PRESTAKETA
1) Asteko,txokolatea pusketetan txikitu ezazu eta kazo batean jar ezazu urarekin urtzeko.
2)Urtzen denean, gurin biguina eta esnegaina nahas iezaiozu.
3) Gero, nahastura azukre txikituarekin ondo irabia ezazu.
4) Ondoren, hozkailuan hozten utz ezazu.
5)Azkenik, gogortzen denean, kakao hautsarekin trufak biribil itzazu.

NUTRIZIO EZAUGARRIAK:
Postre hau oso energetikoa da; Batetik, bere osagaien artean karbohidratoak dituzten elikagaiak ugari daudelako: txokolatea, kakaoa eta azukrea . Bestetik, gurinaz eginikoa bada koipea faltako ez zaiolako.
Beraz, ariketa fisikoa egin behar dugun egunetan gomendagarria izanen da edota bestela egun hotz batean gorputza berotzeko.
ON EGIN!