ELIKAGAIAK
ELIKAGAIEN JATORRIA
Elikagaiek hazteko eta osasuntsu bizitzeko behar ditugun substantziak ematen dizkigute. Baita oinez ibiltzeko, salto egiteko, ikasteko... behar dugun energia ere.
Hainbat elikagai animalia jatorrikoak dira, hala nola, haragia eta esnea. Beste batzuk, berriz, landare jatorrikoak dira, adibidez, fruta eta ogia.
Horiez gain, ura eta gatza ere behar ditugu, eta horiek ez dira ez animali jatorrizkoak, ezta landare jatorrizkoak ere.
ELIKAGAIEN TALDEAK KONPOSIZIOA KONTUTAN HARTUTA
Elikagaien konposizioa kontuan hartuta, ondorengo talde hauek egingo ditugu:
1. taldeko elikagaiak esnea eta esnekiak dira, esate baterako, jogurta. Kaltzio asko dute eta beharrezkoak dira gure giharretarako eta hezurretarako.
2. taldeko elikagaiak haragia, arraina, arrautzak eta egoskariak dira. Elikagai horiek hazteko behar ditugu.
3. taldeko elikagaiak arroza, pasta, ogia, gozokiak eta azukrea dira. Behar dugun energia ematen digute.
4. taldeko elikagaiak frutak eta barazkiak dira. Elikagai horiek bitamina asko dute.
Osasuntsu egoteko, lau taldeetako elikagaiak hartu behar ditugu egunero.