DIETAK OSASUNGARRIA ETA OREKATUA IZAN BEHAR DA.
DIETA OSASUNGARRIA ETA OREKATUA
Hauxe da dieta: pertsona batek normalean hartzen dituen elikagaien multzoa. Dieta egoki batek osasungarria eta orekatua izan behar du.
Dietak osasungarriak izaten dira lau taldeetako elikagaiak dituztenean.
Dietak orekatuak izaten dira elikagai bakoitzetik gure gorputzak behar duen kantitatea ematen digutenean.
ZENBAT JANARI BEHAR DUGU?
Pertsona bakoitzak behar duen janari kantitatea adinaren eta ariketa fisikoaren araberakoa izango da.
Hazten ari garenean kantitate gehiago hartu beharko dugu elikagai batzuen kasuan, adibidez, esne gehiago, kaltzioa ematen digulako.
Ariketa fisiko asko edo lanean esfortzu handia egiten badugu, gehiago jan behar dugu; egun osoa eserita ematen badugu, ordea, gutxiago jan beharko dugu.
Ariketa fisiko asko egiten dutenek janari gehiago behar izaten dute.
ELIKAGAIEN BANAKETA
Egunean zehar hartzen dugun janaria banatzeko orduan, lau otordu bereizten ditugu: gosaria, bazkaria, askaria eta afaria. Horrela, nahikoa elikagai eta energia izango dugu egun osoan zehar.
Oso garrantzitsua da ondo gosaltzea. Gosariak goizeko lanak egiteko behar dugun energia ematen digu.
Askarian gomendagarria da ogitarteko bat eta fruta edo esnea hartzea.
Bazkarian eta afarian era askotako elikagaiak hartu behar ditugu, eta egun batean haragia eta bestean arraina jan behar dugu.
DIETA MEDITERRANEOA.
Dieta mediterraneoa Mediterraneo inguruko herrialdeetako dieta osasungarri tipikoa da, adibidez, Katalunia, Italia edo Greziakoa. Dieta honen ezaugarriak hauexek dira: elikagai jakin batzuk eta elikagai horiek sukaldean prestatzeko modua.
Dieta mediterraneoaren barruan barazki eta fruta ugari daude. Baita lekaleak ere, adibidez, ilarrak, dilistak eta txitxirioak.
Bestalde, haragia eta arraina ere baditu dieta honek.
Oliba olioa elikagaiak pretatzeko eta elikagaiak gozatzeko erabiltzen da, esate baterako, entsaladak gozatzeko. Propietate osasungarri ugari ditu.
ZELIAKOAK