Pizti mitologiko hau Nafarroako
eskualdean, Donezteben, eta, Bizkaian, Zeanurin eta Arratian aipatu izan
da, batik bat.
Oihanaren barrenean bizi den erdi otso
erdi gizon itxurako munstro basatia da Gizotso. Izugarrizko indarra du, eta
gauez ateratzen da, kate batzuk zintzilika dituela. Luzaiden kontatzen dute
indar izugarria duela, eta oin borobildua. Arratian diotenez, pertsonen eta
abere basatien arteko harremanetatik sortuak dira pizti hauek.
Behin batean, Urkia mendian ikusi
zuten Gizotso, Zeanuriko Aginaorantz aldera zihoala, eta deiadar egin zioten
han bizi zen emakume bati: “Aginaoko emakumea, mugi zaitez, Gizotso doakizu
eta!”. Deiadarra entzutean, abiatu zen lasterka etxerantz, baina piztia basatia
azkarrago ibili zen. Harrapatu emakumea eta errotik atera zizkion bularrak.